Politika -

Diputatuen Kongresua

Dispertsioak ETA desegin arte iraungo duela adierazi du Gobernuak

Amaiurri giza eskubideen "errespetua" Kongresura eramatea aurpegiratu dio, ezker abertzaleak gobernatutako erakundeek eskubide hori errespetatzen ez dutela argudiatuta.

Jorge Fernandez Diaz, Espainiako Barne ministroa. Efe.
Jorge Fernandez Diaz, Espainiako Barne ministroa. Efe.
Jorge Fernandez Diaz, Espainiako Barne ministroa. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak berretsi egin du ETAko presoen dispertsioari eutsi egingo diotela ETAk bere desegitea iragarri arte, edo presoek damua agertzeko, taldea uzteko eta barkamena eskatzeko "ausardia" izan arte, 'Langraizko bidea' hautatu zutenek egin bezala.

Fernandez Diazek Kongresuan egin ditu adierazpenok, Rafael Larreina Amaiurreko diputatuak egindako galderari erantzuteko. Ministroak ETAri desegiteko eskatzea exijitu dio alderdi abertzaleari.

Amaiurrek "oinarrizko eskubideen urraketa zuzentzeko" hartu beharreko neurriez galdetu dio Gobernuari, eta Barne ministroak giza eskubideez hitz egitea aurpegiratu die, ezker abertzaleak gobernatutako erakundeek eskubide hori errespetatzen ez dutela argudiatuta.

Horren harian, Amaiurren "mundu sozialak" ETAren atentatuak "babestu, goratu eta txalotu" egin dituela aurpegiratu die Fernandez Diazek.

Larreinaren erantzuna

Rafael Larreinak ministroari erantzun dio EA alderdiak beti indarkeriaren kontrako jarrera izan duela esanda, Amaiurrek ere jarrera hori "oso argi" duela eta gai horren inguruko iritzia "behin eta berriro" azaldu duela.

Arnaldo Otegi Batasuneko lider ohiak ere ETAren egitura militarren desegitea eskatu duela azpimarratu du Larreinak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea