Politika -
Dimisioa emango du
PSdGko zinegotzi batek Carrascori buruz: 'Zer erein, hura batu'
Susana Camiño zinegotziak dimisioa emango du Facebooken egindako iruzkin horrengatik, alderdiak hala eskatuta.
Erredakzioa
Susana Camiño Vilagarcia de Arousako zinegotzi sozialistak dimisioa emango du gaur, atzo Facebooken Isabel Carrasco Leongo PPko presidentearen heriotzaz egindako iruzkin batengatik: ‘Nik ez dut ezer komentatu nahi, baina, zer erein hura batu’.
Iruzkin horrek gaitzespen ugari ekarri ditu, tartean Galiziako sozialistena, eta sare sozialetan berehala zabaldu zen. Vilagarciako PSdGko zuzendaritzak ohar bat bidali zuen atzo, Susana Camiñoren adierazpenak “onartezinak” direla azpimarratuz.
Horrenbestez, alderdiak kargua uzteko eskatu dio Susana Camiñori, eta zinegotziak gaur bertan egingo duela esan du.