Politika -

Euskal kutxak

EAJk eta PSEk gardentasuna eskatu dute BBK fundazio bihurtzeko bidean

Bi alderdiek ekimen bateratua aurkeztu dute Bizkaiko Batzar Nagusietan, BBKren prozesuan "parte-hartzea, gardentasuna eta legezkotasuna bermatzeko".

Xabier Segredo BBK-ko presidentea. Argazkia: EiTB
Xabier Segredo BBK-ko presidentea. Argazkia: EiTB
Xabier Segredo BBK-ko presidentea. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbao Bizkaia Kutxa (BBK) fundazio bihurtzeko bidean, "gardentasuna, parte-hartzea eta legezkotasuna bermatzea" eskatu dute EAJk eta PSE-EEk.

Jeltzaleek eta sozialistek legez besteko proposamena aurkeztu dute Bizkaiko Batzar Nagusietan, eta BBK-k urteetan egindako lana aitortzeko eskatu diete batzarkideei. BBK-k egindako "gizarte lana eta finantza arloan izandako kaudimena eta eraginkortasuna" nabarmendu dute EAJk eta PSE-EEk, bai eta "Bizkaiaren garapen ekonomiko eta sozialean izan duen inplikazioa" ere.

BBK fundazio bihurtzeko, Bizkaiko Batzar Nagusiek BBK-ko gobernu organoei izapideak hasteko eska diezaiotela nahi dute EAJk eta PSE-EEk.

Bestalde, fundazio bihurtzeko prozesu horretan, BBK-ko gobernu organoko ordezkaritza errespetatzeko eskatzen dute. 15 ordezkarik osatzen dute BBK-ko aginte organoa, eta horietan 9 ordezkari ditu EAJk, eta PSE-EEk, berriz, 2.

Jeltzaleen eta sozialisten iritziz, araudia aldatzeko eta Euskal Kutxen eta Banku Fundazioen Legearen proiektua egiteko eta lehenbailehen onartzeko eskatu beharko liokete Bizkaiko Batzar Nagusiek Jaurlaritzari.

Azkenik, etorkizunean ere BBKren gizarte lana babesteko eskatzen diete Bizkaiko Foru Aldundiari eta Bilboko Udalari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea