Politika -

Bilera Edinburgon

Eskozian 'nagusitzen' ari direla ziurtatu dio Salmondek ELAri

Eskoziako lehen ministroak bilera "adeitsua" izan du ELA sindikatuko ordezkaritza batekin, Edinburgoko Parlamentuan. Bilerak ia ordubeteko iraupena izan du.

Alex Salmond Eskoziako lehen ministroa. Artxiboko irudia: EiTB
Alex Salmond Eskoziako lehen ministroa. Artxiboko irudia: EiTB
Alex Salmond Eskoziako lehen ministroa. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irailaren 18ko erreferenduma hurbiltzen doan heinean jarrera independentista "nagusitzen" ari dela ziurtatu dio Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak ELA sindikatu abertzaleari. Independentziaren aukerak irabaziko duela esan dio Salmondek ELAri.

Salmondek bilera "adeitsua" izan du ELA sindikatuko ordezkaritza batekin, Edinburgoko Parlamentuan. Bilerak ia ordubeteko iraupena izan du. Adolfo Muñoz ELA sindikatuko idazkari nagusiak, Laura Gonzalez de Txabarri nazioarteko arloaren arduradunak eta Mitxel Lakuntza Nafarroako koordinatzaileak hartu dute parte bileran. Unite Eskoziako sindikatuko ordezkaritza bat ere izan da bertan.

ELAk agiri batean jakitera eman duenez, erreferenduma egin baino lehen duten egoera aztertu dute sindikatu horretako kideek eta Alex Salmondek. "Prozesu soberanisten ikuspegia partekatu dute", erantsi du sindikatuak.

Eraikuntza nazionala

Bi ordezkaritzen hitzetan, "jendeak eraikuntza nazionalarekin bat egiteko hiru arrazoi daude: nortasuna, gizarte eredua eta osagai demokratikoa". Eskoziako "erreferenduma demokrazia eraberritzeko prozesua" dela gaineratu dute.

Horren harian, "Eskoziako herriak bere etorkizunari buruz erabakitzeko eskubidea duela ez du inork zalantzan jartzen", nabarmendu dute bileran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ezkozia bideoak ELA albisteak Eskoziako erreferenduma