Politika -
Bateragune auzia
Otegik kartzelan jarraituko du, delituaren larritasuna dela eta
Horrela erabaki du Auzitegi Konstituzionalak, eta, 2013an eskaera errefusatzeko izan zituen argudioak mantentzen direla esan du. Gainera, auziaren ebazpenaren hurbiltasuna ere kontuan izan du.
Erredakzioa
Auzitegi Konstituzionalak Arnaldo Otegi Batasunaren bozeramaile ohia kartzelan mantenduko du, "delituaren larritasuna" eta auziaren ebazpenaren "hurbiltasuna" direla eta, asteazken honetan jakitera eman duten autoaren arabera.
Otegik, eta beste lau kondenatuek, helegiteak ebatzi arte Bateraguneren bitartez Batasuna berreraikitzen saiatzeagatik ezarritako zigorrak behin-behinean baliogabetzea eskatu zuen, bigarren aldiz.
Oraingo honetan, Batasunaren bozeramaile ohiak zigorraren hiru laurdenak bete izana argudiatu du.
Asteazken honetan jakitera eman duten autoaren arabera, Konstituzionalak uste du, eta 2013an eskaera errefusatzeko izan zituen argudioak mantentzen direla esan du.
"Helegitea aurkeztu dutenak kartzelan daudenez, egokia da helegitearen ebazpena lehenbailehen adieraztea", azaldu du Auzitegiak.