Politika -
Azaroaren 23an
Usansolo Galdakaotik bereizteko erreferenduma deitu dute
Galdeketa auzoko jaietan egingo da, udal-hauteskundeak baino sei hilabete lehenago, baina ez da loteslea izango.
Erredakzioa
Usansolo Herria plataformak, Galdakaoko Udalean bi zinegotzi dituenak, erreferenduma deitu du azaroaren 23rako, auzotarrek Galdakaotik bereizi nahi duten ala ez jakiteko; izan ere, galdeketa ez da loteslea izango.
Plataformak prentsa-agiri batean azaldu duenez, duela hiru urte argi geratu zen usansolotarrek Galdakaotik bereizi nahi dutela, bertako herritarren % 60k plataformaren alde bozkatu baitzuten.
Azaldu dutenez, prozesu horretan izan dituzten "oztopoak" eta EAJren "borondate politiko falta" medio, herritarrek "ekimena hartzea" eta kontsulta deitzea erabaki omen dute.
Erreferenduma auzoko jaietan egingo da, udal-hauteskundeak baino sei hilabete lehenago.