Politika -
Ukullu-Mas bilera
PSE: "Aberria barik, lana aldarrikatu behar lukete Urkullu eta Masek"
Bestalde, Euskadiko PPk langabeziaren aurkako borrokari lehentasuna ematea eskatu dio lehendakariari. Eta UPyDk lotsagarritzat jo du Urkullu eta Mas "sekretuan" bildu izana.
Erredakzioa
Idoia Mendia PSE-EEko bozeramaileak Iñigo Urkullu lehendakariak eta Artur Mas Generalitateko presidenteak "aberriak aldarrikatzea" deitoratu du, herritarrak gehien kezkatzen dituen gaiak izan arren, besteak beste, enplegua.
"Mundu osoko langileak, euskal herritarrek eta katalanek tartean, lana eskatzen zuten bitartean, Urkulluk eta Masek aberriak aldarrikatzen zituzten", kritikatu du Mendian, Twitter sare sozialeko kontuan, atzo, Maiatzaren Lehena zela gogoratu ostean.
Bestalde, Euskadiko PPk lehendakariari langabeziaren aurkako borrokari lehentasuna ematea eskatu dio. Halaber, euskal herritarrak beste gai batzuekin, besteak beste, planteamendu soberanistekin "ez korapilatzea" eskatu dio.
Bilera jaiegun batean izateaz harrituta azaldu ostean, Laura Garridok esan du bi presidenteek biltzeko legitimitatea dutela, eta bilera horiek "normaltasunaren barruan" sartu behar direla gaineratu du.
Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak "lotsagarritzat" jo du Iñigo Urkullu lehendakaria eta Artur Mas Generalitateko presidentea "ezkutuan" biltzea "estrategia soberanistez" hitz egiteko.
Urkullu Masekin biltzea kritikatu du Maneirok, eta, Gasteizeko Ganberan babesten duen Estatu eredua azaltzeari uko egitea, baita ea independentziaren alde dagoen ere.