Politika -

Santurtzin eta Bilbon

ETAko bi preso ohiri Bizkaian egindako omenaldiak salatu ditu Urquijok

Jesus Amantesi eta Jose Mari Arkotxari egindako harrerak salatu ditu Espainiako Gobernuko ordezkariak. Bi ekitaldiek biktimen duintasunaren aurka egiten dutela uste du Urquijok.

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko ordezkaria EAEn. Artxiboko irudia: EFE
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko ordezkaria EAEn. Artxiboko irudia: EFE
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko ordezkaria EAEn. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAko bi preso ohiri Bilbon eta Santurtzin (Bizkaia) egindako harreren berri eman dio Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko ordezkariak Auzitegi Nazionalari, biktimen duintasuna urratzen dutela uste baitu.

Hurrenez hurren, Jesus Amantes eta Jose Mari Arkotxa ETAko preso ohiei astelehenean, Bilbon, eta Santurzin, igandean, egindako omenaldiak aipatu ditu Urquijok prentsa ohar batean.

Bi kasuetan, "omenaldiak" herriko tabernetan egin zizkieten. Bilboko ekitaldian "suziriak jaurti eta banda terroristako presoen aldeko banderak eta pankartak jarri zituzten", Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak azaldu duenez.

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzari eta EAEko Fiskaltzari igorri dizkieten idazkietan, bi omenaldiek ETAko biktimen duintasuna urratu dezaketela gogorarazi du Urquijok, eta terrorismoari gorazarre egitea leporatu die.

"Terrorismoa goraipatzeko eta biktimak umiliatzeko ekitaldi hauek zigorrik gabe ez geratzea espero dut, igorritako informazioa identifikatutako pertsonak Justiziaren aurrera eramateko nahikoa baita", adierazi du Urquijok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea