Politika -
Autogobernuaren lantaldea
Otegik Autogobernuaren lantaldean parte hartzea eskatu du EH Bilduk
Hori posible izan dadin, izapideak hasteko eskatuko dio koalizioak Espetxe Zuzendaritzari. Eta hori posible ez balitz, Legebiltzarreko ordezkaritza bat Logroñoko kartzelara joatea eskatu du.
Erredakzioa
Arnaldo Otegik Eusko Legebiltzarreko Autogobernuaren lantaldean parte hartu ahal dezan, izapideak lehenbailehen hasteko eskatuko dio EH Bilduk Espetxe Zuzendaritzari.
Hasier Arraiz EH Bilduko legebiltzarkideak eta Sortuko presidenteak astearte honetan eman du eskaeraren berri Eusko Legebiltzarreko prentsa aretoan.
Otegik Eusko Legebiltzarreko Autogobernuaren lantaldean parte hartzeko aukera izan dezan, beharrezkoak diren izapideak hasteko eskatuko dio EH Bilduk Espetxe Zuzendaritzari.
Otegi Legebiltzarrera joatea posible ez balitz, Gasteizko Parlamentuko ordezkaritza bat Logroñoko kartzelara mugitzea eta Otegirekin hitz egitea eskatuko du EH Bilduk.
EH Bilduk Autogobernuaren lantaldean hitz egiteko prestatu duen parte-hartzaileen zerrenda erregistratu du gaur goizean Hasier Arraizek.
Otegiz gain beste sei lagunek ere Autogobernuaren lantaldean parte hartzea eskatu du EH Bilduk: Carme Forcadell (Kataluniako Batzar Nazionala), Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Ian Hudghton (Eskoziako Alderdi Nazionala), eta Ainhoa Larrañaga eta Koldo Saratxaga.