Politika -

Kontrol saioa Senatuan

EAEko udalek euskararekin legea urratu dutela adierazi du Rajoyk

Jokin Bildarratz EAJko senatariaren hitzetan, Espainiako Gobernuko ordezkariak euskal erakundeen aurkako 500 helegite baino gehiago aurkeztu ditu karguan daramatzan bi urteetan.

Mariano Rajoy Gobernuko presidentea Senatuan. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy Gobernuko presidentea Senatuan. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy Gobernuko presidentea Senatuan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko udalek euskararen inguruan hartutako zenbait erabakik legeak urratzen dituztela ziurtatu du gaur Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak. Horregatik, Carlos Urquijo Espainiako Exekutiboaren ordezkariak izan duen jarrerari babesa eman dio presidenteak, legezkotasuna babestu duelako.

Jokin Bildarratz EAJko senatariak galdera egin dio presidenteari Senatuko kontrol saioan. Gobernuak Urquijori euskara defendatzeko ardura noiz emango dion galdetu dio Bildarratzek Rajoyri.

Senatari jeltzalearen ahotan, Espainiako Gobernuko ordezkariak euskal erakundeen aurkako 500 helegite baino gehiago aurkeztu ditu karguan daramatzan bi urteetan, batez ere udalen kontra eta euskararen erabilerari lotuak.

Ocho apellidos vascos filmarekin egoera alderatu du Bildarratzek. Filmeko protagonistak egin bezala, pertsona edo kolektibo desberdin bat erakartzeko, hurbildu eta haren kultura eta ohiturak partekatu behar ditu, senatariaren hitzetan.

Jeltzalearen esanetan, euskal herritarren % 30ek euskaraz bizi nahi dute. Legea bete eta euskararen erabilera normalizatzeko eskatu dio Bildarratzek Estatuari.

Urquijo, "legezkotasunaren defendatzailea"

Gobernuko ordezkaria "legearen defendatzailea" dela azaldu du Rajoyk; izan ere, elkarbizitza legearekin mantentzen da.

EAEko Estatutuak eta beste arau batzuek euskararen erabilera bermatzen dutela gogorarazi du Rajoy, baina baita gazteleraren erabilera ere. Hizkuntzagatik inor baztertzerik ez dagoela bermatzen dute legeek.

Rajoyren hitzetan, udal batzuetako erabakiek legeak urratzen dituzte eta Gobernuko ordezkariak hori "eragotzi nahi du". Euskararen erabileraren aurkako "eraso edo errespetu faltak" daudenik ukatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskarari buruzko berriak Espainako Gobernuaren presidente ohia