Politika -

Blesa auzia

Epaimahaiak ez du onartu Silvaren abokatuaren ukoa

Justifikaziorik ez duela argudiatuta errefusatu du, eta epaiketak aurrera jarraituko du.

Candido Conde-Pumpido, Silvaren abokatua. Argazkia: Efe
Candido Conde-Pumpido, Silvaren abokatua.
Auzitegi Nagusiak Elpidio Silva epailea epaituko du

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak, Miguel Blesaren auzian prebarikatu duelakoan Elpidio Jose Silva epailea epaitzen ari denak, ez du onartu Silvaren defentsa abokatuak, Candido Conde-Pumpidok, atzo aurkeztu zuen ukoa, "justifikaezina" delakoan, eta jarrera hori delitua izan daitekeela ohartarazi dio.

Horixe adierazi du Arturo Beltran epaiketa egiten ari den aretoko presidenteak, gaurko saioaren hasieran. Beltranek azpimarratu du abokatuak defentsa lanak egiten jarraitzeari uko egiteko arrazoi "objektiboak" egon behar direla, eta, bere ustez, ez dago halakorik.

Epaileak azaldu duenez, epaimahaiak Candido Conde-Pumpido "ohartarazi beharra dauka"; izan ere, defentsa lana egiteari uko eginda, "aurreikusitako isun handiena" jaso dezake diziplina arauak urratzeagatik.

Epaileak azaldu duenez, ukoa "ezin da onartu", abokatuaren helburua epaiketa bertan behera geratzea delako, epaimahaia epaiketa bertan behera uztearen kontra agertu eta gero.

Akusazioaren arabera, abokatuaren ukoak helburu bakarra du: Silvak epaiketa ahalik eta gehien atzeratu nahi du, Europako hauteskundeetan eraginik ez izateko, RED Mugimenduaren zerrendaburua izango baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea