Politika -
Aberri Eguna
Madrilera begiratzeari utzita,'euskal bidea'ri ekiteko esan du Sortuk
Estatuarekin alde biko akordiorik lortzerik ez dela esan du Hasier Arraizek, eta ideia hori elikatzeak "etsipena" eragin dezakeela gaineratu.
Erredakzioa
Madrilera begiratzeari uzteko eta Euskal bidea deritzonari ekiteko garaia dela adierazi du Sortuk, ez baitu uste bide horretan 'Espainiako Estatuarekin ezer lor daitekeenik'. "Madrilera begiratzeari uzteko garaia da. Erabakitzeko eskubideareni inguruan ez dago Espainiako Estatuarekin aldebiko akordiorik egiterik", esan du Hasier Arraiz Sorturen presidenteak gaur Donostian, ezker abertzaleko alderdiak Aberri Egunerako egin duen adierazpenean.
Sortuko presidentearen arabera, "itxaropen faltsua" izatea da estatuarekin akordioak egin daitezkeela pentsatzea, "eta hori elikatzeak etsipena eragin dezake", EAJri zuzenduta egin duen adierazpenean.
Arraizek, Pernando Barrena eta Rufi Etxeberria buruzagiekin eskaini duen prentsaurrekoan adierazi duenez, "bada garaia akordioak egiten hasteko gure herrialdearen etorkizun ekonomiko, soziala eta politikoa eraiki nahi dugunekin". Horren ildoan, Euskal bidea Euskal Herriaren etorkizuna defenditzen dutenek eraikiko dutela gaineratu du, eta independentziaren aldekoei dei egin die 'bide horrekin bat egin dezaten'
"Madrilera begiratzeari utzi behar zaio, baita Euskal Herrian aldaketa politikoa eta euskal herritarren erabakitzeko eskubidea ukatzen duten alderdien arteko akordioei ere", azpimarratu du.
Bestalde, Euskal Herriaren "etorkizun ekonomikoa, soziala eta politikoa erabaki nahi dutenen" arteko akordioak erdiesteko "garaia da", Sortuk deitutako "subiranotasunerako euskal bidea" sustatzeko.
Gainera, gainerako euskal "eragileei" eta "independentista" denei bide honekin bat egiteko deia egin die. Arrazien esanetan, bidea "akordioak oinarri hartuta eraiki behar da", "Euskal Herriaren etorkizuna euskal herritarrek erabaki behar dutela uste dutenen artean".