Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
EH Bildu: Galdeketarik gabe autogobernu lantaldeak ez du zentzurik
Marian Beitialarrangoitiak adierazi duenez, lantaldeak "babes soziala" behar du zentzua izateko eta porrot ez egiteko, 2004an Ibarretxe Planarekin gertatu zen legez.
Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko parlamentariak adierazi duenez, Eusko Legebiltzarrak sortu duen autogobernu lantaldeak porrot egiteko arriskua du galdeketa batekin amaitzen ez bada.
Beitialarrangoitia Radio Euskadin izan da eta Euskadin estatus berri bat lortzeko lanean dagoen lantaldeak "babes soziala" behar duela aitortu du, horrela zentzua edukitzeko eta porrotik ez egiteko, 2004an Ibarretxe Planarekin gertatu zen moduan.
EH Bilduko parlamentariaren arabera, "maila instituzionalean sortu da eta hor garatzen da. Maila horretan, instituzioetan, gelditzeko arriskua du".
"Hiritarrei independentziari buruz pentsatzen dutena esateko aukera eman behar diegu", azpimarratu du.
Beitialarrangoitiaren arabera, "erabakitzeko eskubideak aurrera egiteko eta benetako aukerak izateko, hiritarren bultzada behar du", bestela "oso zaila" da horrelako kontuak parlamentuan soilik eztabaidatzea.
"Lantaldeak muga bat du eta ez badugu kontuan hartzen 2004ko akats bera egin dezakegu", azaldu du.