Politika -

Elkarrizketa

Urkullu: 'Dagoeneko lanean ari gara Euskadiko estatus berria adosteko'

Katalunian deitutako herri-galdeketarekin zer gertatuko den ez du aurreratu nahi izan, baina Rajoyren Gobernuari Artur Mas presidentearekin hitz egiteko eskatu dio.

Urkullu: 'Estatuak bi arazo ditu Katalunia eta Euskadirekin'

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Katalunian zer gertatuko den itxaroten egotea ukatu egin du Iñigo Urkullu lehendakariak, Euskadirentzat estatus politiko berria lortzeko helburuarekin Legebiltzarrean "lanean" ari baitira, bere hitzetan. Izan ere, EAJren EBBko presidentea zenean ere Konstituzioaren erreforma defendatu zuela gogoratu du Urkulluk, erreforma horren bitartez "erabakitzeko eskubidea, autodeterminazioa eta kontsulta jasotzeko".

RNEri eskainitako elkarrizketan, Urkulluk esan du Estatuak arazo "bakarra" zeukala orain hamar urte, baina gaur egun "bi arazo" dituela gaineratu du.

"Aurreko urteetan pilatutako esperientziari esker, Eusko Legebiltzarrean lanean ari gara, autogobernuaren inguruko lantaldean. Bertan, Legebiltzarreko taldeek alderdi politikoak ordezkatzen dituzte eta autogobernuaren bilakaeraren inguruko agenda eta hausnarketak proposatuko dituzte, autogobernua nola berritu dezakegun erabakitzeko eta ideologia politiko ezberdinen artean estatus politiko eta juridiko berri bat adosteko gai garen aztertzeko", esan du.

Horren harian, Katalunian zer gertatuko den itxaroten egotea ukatu du.

Legebiltzarreko "gehiengo absolutu batek" 2004. urtean Estatus Politiko berri bat onartu zuela eta Espainiako Kongresuak Legebiltzarrak adostutakoa ez zuela onartu gogoratu du. "Ibilbidea egina daukagu", adierazi du.

Katalunian deitutako herri-galdeketarekin zer gertatuko den ez du aurreratu nahi izan, baina Rajoyren Gobernuari Artur Mas presidentearekin hitz egiteko eskatu dio, "Generalitateko presidentea hitz egiteko prest dagoelako".

Bake eta Bizikidetza Idazkaritza

Bestalde, Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetza idazkariaren eta Aintzane Ezenarroren ibilbide "etiko eta politikoak" goratu ditu lehendakariak. Orain zenbait urte Ezenarro eta Fernandezen jarrerak "goretsi" zituztenen partetik bi persona horien inguruan piztu den ika-mika deitoratu du Urkulluk.

"Idazkaritza horren politika zuzendaritzaren eskuetan dago, eta zuzendaritza lehengo bera da: Monica Hernando da zuzendaria eta horren gainetik Jonan Fernandez idazkaria eta Lehendakaritza daude", azaldu du.

Horrenbestez, azken izendapenek ez dutela horren norabidea aldatuko azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Urkullu