Politika -

Elkarrizketa Al Jazeeran

Otegi: 'Ez duzue eragotziko autodeterminazio eskubidea erabiltzea'

Euskal herritarrek Eskoziaren eta Kataluniaren bidea egin behar dutela uste du Otegik, eta esan du horretarako ez dela nahitaezkoa ETAk armak entregatzea edo desegitea.

Arnaldo Otegi Batasunako bozeramaile ohia. Artxiboko irudia: EiTB
Arnaldo Otegi Batasunako bozeramaile ohia. Artxiboko irudia: EiTB
Arnaldo Otegi Batasunako bozeramaile ohia. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi Batasunaren bozeramaileak Espainiako Gobernuari ohartarazi dio euskal herritarrei ezingo diela eragotzi “autodeterminazio eskubidea erabiltzea eta Europan estatu bilakatzea".

Euskal herritarrek independentzia lortzeko Eskoziaren eta Kataluniaren bideari jarraitu behar diotela uste du Otegik. Eta, horretarako, ez du beharrezkotzat jotzen ETAk armak entregatzea edo desegitea.

Al Jazeera kateak Otegiri Logroñoko espetxera bidalitako galdera-sortaren inguruko elkarrizketa argitaratu du gaur, eta Naiz.info-k bere webgunean jaso du.

ETAren "ondorioen agenda guztiz konpondu barik" egonda ere (tartean armagabetzea eta presoen gaia aipatzen direla), euskal herritarrei galdetzea defendatu du Otegik elkarrizketan.

"Unilateraltasuna"

"Independentzia lortzeko beharrezkoa izango da unilateraltasuna. Prozesua presa barik jarri behar dugu martxan, baina etenik gabe, seriotasunez, zehaztasunez eta grinaz", esan du Otegik.

Otegiren hitzetan, Espainiako eta Frantziako gobernuek "konponbiderik gabeko egoera luzatu eta betikotu nahi dute, beldur direlako fase hori agortu ostean, hurrengo fasea autodeterminazio eskubidea eskatzea izango dela".

Bestalde, Batasunaren bozeramaile ohiak esan du ETA ez dela indarkeriaren bidera itzuliko. "Euskal politikaren ekuazioan ez da berriz borroka armatua azalduko", adierazi du. "Atzera egiterik ez duen erabaki hori behin betikoa da", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi albisteak