Politika -

Profila

Enrique Ullibarriarana, 25 urte biktimen ondoan

1990ean hasi zen biktimei laguntzen eta hauekin hartu-emanean, biktimenganako arretaren arduradun gisa. Eusko Jaurlaritzak biktimei zuzenduta abian jarri zituen politika publikoen hastapenak ziren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enrique Ullibarriarana (Aramaio 1961) Eusko Jaurlaritzako langile publikoa da. 1990ean hasi zen biktimei laguntzen eta hauekin hartu-emanean, biktimenganako arretaren arduradun gisa. Eusko Jaurlaritzak biktimei zuzenduta abian jarri zituen politika publikoen hastapenak ziren.

Biktimen Arretarako Bulegoa sortu zenetik, bere ardura izan da biktimen eguneroko arreta, biktimen beharrizanei erantzuna ematea eta erakunde eta administrazioarekiko hartu-emanetan laguntza osoa eskaintzea.

25 urte daramatza Eusko Jaurlaritzak biktimei eman dien arreta eraikitzen, eta beti izan du biktimekiko erabateko konpromiso eta inplikazioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea