Politika -

Egigurenen adierazpenak

Egigurenek PSE-EEko presidente jarraituko duela esan du Patxi Lopezek

'Zoritxarreko' zenbait adierazpenetan 'huts egin' badu ere 'askatasunaren defentsan egindako lana nabarmendu behar diogu', esan du.

Patxi López gaurko prentsaurrekoan. EFE.
Patxi López gaurko prentsaurrekoan. EFE.
Patxi López gaurko prentsaurrekoan. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EEko idazkari nagusiak, Patxi López, Jesus Egigurenek bere 'zoritxarreko zenbait adierazpenetako batzuekin 'huts egin' duela baieztatu du.  Hala ere, askatasunaren defentsan bere ibilbide osoan zehar egindako lana nabarmendu nahi izan du eta PSE-EEko lehendakari bezala jarraituko duela esan du.

Lopezek gai hau gaur ospatu duten Euskadiko Batzorde Betearazlearen Koordinazio bileran ez dutela aipatu adierazi du eta Egigurenen iritzia 'PSEk partekatzen ez dituen iritzi pertsonalak' direla aipatu du.

'Bere esaldietako batzuk lekuz kanpo egon dira eta baztertu egiten ditugu zentzu horretan', esan du Patxi Lopezek. 'Jesus Egigurenek ez du arrazoia baina bere bizitza osoa askatasunaren defentsari eskaini dio eta horregatik oraingoan oker aritu dela esateko askatasuna dugu, eta hori da egin duguna'., gaineratu du.

Egigurenek PSE-EEko lehendakari bezala jarraituko duen galdetu diotenean baiezkoa erantzun du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea