Politika -
Hizkuntza politika
EH Bilduren ustez, egungo hizkuntza politikak hondoa jo du
Euskararen normalizazioaren jarraipena eta koordinazioa bultzatzeko egungo Aholkulari Batzordea ordezkatuko duen lan talde berria sortzea proposatuko du.
Erredakzioa
EH Bilduk egungo Jaurlaritzaren hizkuntza politikak 'hondoa jo du eta euskararen normalizazioa lortzeko balio ez duela' uste du.
Xabier Isasik eta Estitxu Breñasek prentsaurrekoa eskaini dute hizkuntza politikari buruz hitz egiteko. Euskararen normalizazioaren helburua bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatzea dela gogoratu dute baina hori ez dela lortuko'Administrazioak bere osotasunean bi hizkuntzak erabiltzen ez dituen bitartean'.
EAJri 'hizkuntza politika PSEren eskutik eta euskaldunei bizkarra emanda'egitea egotzi diote. Zentzu horretan estrategia berri baten beharra aldarrikatu dute 'euskaraz ere normaltasun osoz bizi ahal izateko'.
Jaurlaritzako Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Batzordeak astelehenean vilera egingo du euskararen normalizazioa aztertzeko. EH Bilduk euskararen normalizazioaren jarraipena eta koordinazioa bultzatzeko egungo Aholkulari Batzordea ordezkatuko duen lan talde berria sortzea proposatuko du.
Gaur, 2011ko mapa soziolinguistikoa aurkeztu dute Bilbon. Bertan, duela 30 urte euskarak hasitako erabiltzaile hazkundeak horretan jarraitzen dutela jakinarazi dute. Hala ere euskaldunon arteko harremanetan eta etxeko erabileran euskararen erabilera jaitsi egin dela azaldu dute.