Politika -

Kataluniako kontsulta

Lopez-Isturizek ez du Katalunia independente bat EBn ikusten

Independentzia lortzen badu, '15 edo 20 urtez negoziatzen ibili beharko litzateke Europar Batasunera itzultzeko', adierazi du.

Antonio López-Istúriz. EFE
Antonio López-Istúriz. EFE
Antonio López-Istúriz. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Lopez-Isturiz Europako PPko (PPE) idazkari nagusiak "herrien borondateak ez dira legearen gainetik pasatzen", esan dio Artur Mas Generalitateko presidenteari.

Cope irratiak egin eta Europa Pressek jaso duen elkarrizketan, Europako erakundeek Artur Masen hitzen irakurketa negatiboa egin dutela adierazi du. Masen hitzetan, Diputatuen Kongresuak Kataluniako kontsultari emandako ezezkoak "ez du herriaren borondatea geldituko".

PPEko bigarrenak iragarri duenez, "Espainiako gizarteak onartutako" independentziaren agertoki "erabat hipotetikoan" Kataluniak "EBn egoteko 15 eta 20 urte bitartean negoziatu beharko luke".

Independentziaren bultzatzaileek Katalunia Europar Batasunean "azkar" sartuko dela aurreratu dute, horren esanetan, baina "Kataluniako herriak jakin behar du ez direla automatismoak existitzen'. Euroaren aurka zeudenek egin zuten bezala, Mas "Europa gutxiesten ari da", salatu du.

Horren ustez, EBko zenbait herrialdek akats handia egin zuten Kosovoren independentzia onartu zutenean. Orain hori argi gelditu da Errusiak Krimea bere egin duenean. Alemania, Frantzia eta Erresuma Batuko Gobernuek, esaterako, Katalunian egongo litzatekeen Europar Kontseilu bat ez dutela inoiz onartuko gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Politika albisteak PP Kataluniako prozesua zuzenean Kataluniako erreferenduma gaur Batasun europarra