Politika -

Kartzela-baimena

Otegi Elgoibarren izan da, amaginarrebaren heriotzagatik

Ezker abertzaleko kidea ordubete eta erdi inguru egon da bere etxean. Ondoren ibilgailura bueltatu eta herritik kanpo eraman dute.

Arnaldo Otegi ordubete eta erdi inguru izan da senideekin Elgoibarren. Irudia: EFE
Arnaldo Otegi ordubete eta erdi inguru izan da senideekin Elgoibarren. Irudia: EFE
Espetxe-baimena eman diote Otegiri, amaginarrebaren heriotzagatik

0:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegik senideak bisitatu ditu gaur, igandea, Elgoibarren (Gipuzkoa), amaginarreba hil zaiolako aurreko ostiralean eman zioten kartzela-baimenari esker.

Otegi 09:30ak aldera heldu da etxera, uniformerik gabeko ertzainek lagunduta eta kristal beltzak zituen furgoneta batean. Atari ondo-ondoan aparkatu dute ibilgailua, eta, beraz, ikusi ere ezin izan da egin.

Ezker abertzaleko kidea sei urte eta erdiko kartzelaldia betetzen ari da, Bateraguneren bidez Batasuna berreraikitzen saiatzeagatik. Ordubete eta 20 minutu inguru egin ditu etxean, eta gurasoekin eta lagunekin izan da.

10:45 pasatxo zirenean, hiru agentek Sortuko idazkari nagusia furgonetan sartu dute, eta berehala alde egin dute. Furgonetaz gain, Ertzaintzako beste bi ibilgailu eta beste bost agente ere izan dira Otegi zaintzen.

Espetxeko iturriek jakitera eman dutenez, Otegi ostiral arratsaldean, 17:25ean, eraman zuten Logroñoko kartzelatik Zaballako (Araba) kartzelara, Guardia Zibilak zainduta. Handik Elgoibarrera eramatea eta Ertzaintzaren esku uztea zeukaten aurreikusita, bere amaginarrebaren hileta-elizkizunetara joan zedin, baina azkenean ez zuten eraman.

Elizkizunean, besteak beste, Pernando Barrena, Rufi Etxebarria, Joseba Permach eta Jone Goirizelaia izan ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi