Politika -
Kutxabanken pribatizazioa
Kutxabank pribatizatuz 'lapurreta' egingo dute, EH Bilduren ustez
Bizkaiko ahaldun nagusiari erakundearen pribatizazioa saihesteko 'modu aktiboan' lan egin dezala eskatu dio.
Erredakzioa
Maribi Ugarteburuk, EH Bilduko parlamentaria eta Sortuko burua, Kutxabanken pribatizazioarekin 'benetako lapurreta' bat egingo dela esan du. Bizkaiako Batzar Nagusietan eta Kutxabanken egoitza nagusian egin duten agerraldietan Jose Luis Bilbaori, Bizkaiako ahaldun nagusia, pribatizazioaren aurka lan egiteko eskatu diote.
Agerraldian, Asier Vegak, Bilduko batzarkidea, eta ezker abertzaleko beste hainbat ordezkarik ere parte hartu dute, Arantza Urkaregi eta Tasio Erkizia esaterako.
Protestak gauzatu dituzten bitartean erakundearen pribatizazioaren 'lapurretaz' informatzen zuen eskupaperrak banatu dituzte.
Ugartebururen hitzetan 'benetako lapurreta bat gertatzen ari dira, pilotakada bat da' .
EH Bilduko parlamentarioak erakundearen pribatizazioa 'derrigorrezkoa' dela ezeztatu egin du eta europan 'Kutxabank esku pribatuetan uztera' behartzen duen araurik ez dagoela esan du.