Politika -

Urkijoren kargugabetzea

'Bateraezintasun arazo bat izan da Jonan Fernandez eta nire artean'

Giza Eskubideen eta Terrorismoaren Biktimen Arretarako arloan hamaika urte eman ditu Txema Urkijok, eta, esan duenez, Eusko Jaurlaritzak "arrazoia du" argumentu horietan.

Txema Urkijo. EiTB
Txema Urkijo
Urkullu lehendakariak Txema Urkijo kargutik kendu du

1:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txema Urkijo Eusko Jaurlaritzako biktimen aholkulariak esan duenez, bere kargugabetzea duela denbora askotik Jonan Fernandez buru zuzenaren eta bere artean dauden "bateraezintasunagatik" dator.

Urkijok adierazpen horiek egin dizkio Efe agentziari, Iñigo Urkullu lehendakariak kargutik kentzea erabaki ostean. "Erabaki honen arrazoiak oinarritzen dira Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren lan amankomuneko metodologiaren ezaugarri izan behar direnetan, eta orain arte berauen irakurketan eta gauzatzean egiaztatu diren ezberdintasunetan", irakur daiteke Eusko Jaurlaritzaren oharrean.

Giza Eskubideen eta Terrorismoaren Biktimen Arretarako arloan hamaika urte, hiru legealditan, eman ditu Txema Urkijok, eta, esan duenez, Eusko Jaurlaritzak "arrazoia du" argumentu horietan.

Urkijoren hitzetan, kargugabetzea ez da izan ETAko preso baten karta biktima bati ez emateagatik. Arrazoi horregatik Euskal Herriko Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (Covite) eta UPyDk dimititzea eskatu zuten lehengo astean.

Kargugabetzea "ez da Coviteren eskaerak hasitako prozesu bat izan, atzetik zetorren ezin eraman bat  zegoen", kolektibo horren eskaerak "prozesu amaieraren ebazpena okertu" duen arren, azaldu du.

Urkijok prentsaurrekoa deitu du ostegun honetarako, Gasteizen, 12:00etan, erabakiaren arrazoiak azaltzeko.

Jonan Fernandez eta bere arteko ezberdintasunak aspalditik zetozen, onartu duenez, ondorioz, kargugabetzeak ez du ustekabean harrapatu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea