Politika -

Erabakia

Jaurlaritzak Txema Urkijo kargutik kendu du

Neurri hori Urkijok ETAko preso baten karta biktima bati eman ez diola aitortu ostean hartu du. Txema Urkijok gaur bertan emango ditu azalpenak, 12:30etan egingo duen agerraldi publikoan.

Txema Urkijo. EiTB
Txema Urkijo
Urkullu lehendakariak Txema Urkijo kargutik kendu du

1:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak Txema Urkijo, Biktimen Arretarako Bake eta Bizikidetzako Idazkaritza Nagusiaren Aholkularia kargutik kentzeko erabakia hartu du asteazken honetan, azken horrek ETAko preso baten karta bat biktima bati eman ez diola aitortu ostean.

Txema Urkijok gaur bertan emango ditu azalpenak, 12:30etan egingo duen agerraldi publikoan.

Eusko Jaurlaritzak ohar motz baten eman du kargua kentzeko erabaki horren berri. Bertan Urkijok 11 urteetan, legealdi jarraietan, Gizar Eskubideen eta Terrorismoaren Biktimen Arretaren arloan egindako lana eskertu du.

Kargua kentzeko erabaki hau Urkijok bere Twitterreko kontuan Kepa Pikabea barkamena eskatutako presoak Miguel Angel Madariaga biktimari bidalitako karta ez ziola eman (presoak hala eskatuta) azaldu eta ordu gutxi barru hartu da.

Lehendakaritzatik jakitera eman dutenez, "erabaki honen arrazoiak oinarritzen dira Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren lan amankomuneko metodologiaren ezaugarri izan behar direnetan, eta orain arte berauen irakurketan eta gauzatzean egiaztatu diren ezberdintasunetan".

Azaldu dutenez, Urkullu bera izan da Urkijori berria jakinarazi diona. Ez dela Pikabearen kartagatik izandako polemikagatik pasatu, nabarmendu dute, eta laster beste pertsona batek hartuko duela kargua iragarri dute.

Urkijoren eskerrak

Kargugabetzearen berria jaso ostean, Txema Urkijok hitzok idatzi ditu Twitterreko bere kontuan: "Eskerrik asko zuen afektua, gertutasuna, erakusten ari zareten guztioi. Besarkada handi bat guztioi". Halaber, gaurko egun batean Silvio Rodriguezen Resumen de Noticias abestia dela jarri behar dena azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea