Politika -

Adolfo Suarez hil da

Espainiako Gobernuak hanka sartu du berriro Suarezi buruzko oharrean

Presidente ohia hil baino lau egun lehenagoko data zuen Mariano Rajoyren doluminak agertzeko prentsa-oharrak.

Suarezen semea Rajoyrekin. Argazkia: EiTB
Suarezen semea Rajoyrekin.
Suarezen semea Rajoyrekin. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuaren prentsa-zerbitzuak hanka sartu du berriro. Oraingoan, Adolfo Suarez presidente ohiaren heriotzaren harira, Mariano Rajoyren doluminak agertzeko bidali zuen oharrean izan da hanka-sartzea. Izan ere, oharrak Suarez hil baino lau egun lehenagoko data zuen.

Suarezen heriotzaren harira bidalitako oharrak martxoaren 19ko data zuen, hau da, presidente ohiaren semeak aitaren egoera oso larria zela iragarri aurrekoa.

Heriotzen aurrean zabaldutako prentsa-oharretan aurretik ere egin dute akatsik. Santiagora zihoan Alvia treneko 79 bidaiari hil ostean, esaterako, Moncloak oharra igorri zuen, baina Angroisen gertatutako istripuarengatik zela jarri beharrean "Gansun (Txina) izandako lurrikaragatik" zela idatzi zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea