Politika -

Udal Hauteskundeak Frantzian

Agintaldiko lehen hauteskundeei egingo dio aurre Hollandek

17:00etan parte hartzea % 54,72koa zen, duela 6 urteko hauteskundeetan baino ia bi puntu gutxiago.

Agintaldiko lehen hauteskundeei egingo dio aurre Hollandek

1:16

Erredakazioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udal hauteskundeen lehen itzulia dute gaur Frantziako Estatuan. 45 milioi herritar daude deituta botoa ematera. Françouis Hollande Frantziako presidente sozialistarentzat neurgailu berezia da gaurkoa, bere agintaldiko lehen hauteskundeak izango baititu aurrez aurre. Adituen arabera, abstentzioa izan daiteke gaurko protagonista nagusia.

Hauteskundeen bigarren itzulia eta azkena datorren igandean egingo da: 926.068 hautetsi aurkeztu dira udaletako ordezkaritza karguetarako. Hautagaiek, kanpaina osoan zehar, Frantzia zipriztintzen duten polemika handiak alde batera utzi nahi izan dituzte, eta herriei begirako gaiak landu.

Frantziako politologoek azken egunotan, ia aho-batez,  esan dutenez,  abstentzioa oso esanguratsua izan daiteke gaurkoan.  Oso litekeena omen da ezkerreko boto emaileek abstentziora jotzea, Hollanderen legealdi honetan sozialisten promesetako asko bete ez direlako,  langabeziaren datuak hobetzearena, kasu. Frantziako eskuindarrek ere polemikaren hatzaparrak gainean izan dituzte kanpaina osoan; Nicolas Sarkozy presidente ohiari egindako entzuketek sortutako eskandaluari aurre egin ezinda ibili dira kanpaina osoan. Den adela, asteazken honetan IFOP institutuak kaleratutako inkesta baten arabera, Hollanderen eta Sarkozyren inguruan piztutako polemikek ez dute hainbesteko eraginik izango boto-emaileengan, eta herritarren %69k esan omen du herrietako ordezkarien hitzak eta ibilbideak hartuko dituztela kontuan bozka ematerakoan. 08:00etan zabaldu dituzte botoa emateko eskolak, eta 18:00etan itxi dituzte. Hiri handienetan, baliteke, itxiera ordua 20:00ak arte atzeratzea.

Parte hartzea jaitsi egin da 2008ko hauteskundeekin alderatuta

Frantziako Udal Hauteskundeetako lehen itzulian parte hartzea jaitsi egin da, 2008ko parte hartze datuekin alderatuta. Frantziako Gobernuak kaleratutako datuen arabera, 17:00etan parte hartzea % 54,72koa zen eta duela sei urte, berriz, ordu berean % 56,25ekoa zen parte hartzea.

Duela 6 urteko hauteskundeetan parte hartzae % 66,54koa ian zen lehen itzulian eta % 65,20koa bigarren itzulian. Gaur eta datorren igandeko hauteskundeetan abstentzio handiagoa espero da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea