Politika -
Adolfo Suarez
Adolfo Suarezen osasun egoerak txarrera egin du
Espainiako presidente ohiak 'txartze neurologiko azkarra' jasan duela adierazi dute larunbatean, azken mediku agirian.
Erredakzioa
Adolfo Suarez Espainiako Gobernuko presidente ohiaren osasun egoerak txarrera egin du azken orduotan, eta medikuek larunbatean kaleratutako azken agiriaren arabera "okertze neurologiko azkarra" jasan du.
"Adolfo Suarez jaunak azken orduotan mantentzen den txartze neurologiko azkarra jasan du", adierazi du Isabel de la Azuela medikuak azken mediku agirian.
Fermin Urbiola Suarez familiaren bozeramaileak irakurri du azken mediku agiria.
Suarezen semeak atzo jakitera eman zuenez Espainiako presidente ohia azkenetan dago: "gaixotasunak aurrera egin du eta litekeena da presidente ohia hurrengo 48 orduetan hiltzea".