Politika -
Azkunaren heriotzaren ostean
Pantaila handi baten bitartez jarraitu ahal izango da Azkunaren hileta
Hileta-elizkizunera, Euskal Herrika bizitza politiko, sozial eta sindikaleko hainbat pertsona joatea aurreikusita dago. Horiez gain, besteak beste, Ana Botella Madrilgo alkatea ere izango da.
Erredakzioa
Bilboko Udalak pantaila handi bat jarriko du Plaza berrian, herritarrek Iñaki Azkuna Bilboko alkatearen hileta-elizkizuna jarraitu ahal izan dezaten, astelehenean, eguerdiko 12:00etan, Santiago Katedralean, Bilboko Udalak jakitera eman duenez.
Era horretan, bilbotarrek hamabost urtez izan dute alkatearen hileta-elizkizuna jarraitzeko aukera izango dute, ehunka pertsona biltzea aurreikusita dagoen ekitaldian, besteak beste, herritarrak, ordezkari politikoak eta instituzionalak eta komunikabideak.
Hileta-elizkizunera, Euskal Herrika bizitza politikoko, sozialeko eta sindikaleko hainbat pertsona joatea aurreikusita dago. Horiez gain, besteak beste, Ana Botella Madrilgo alkatea , Xabier Trias eta Jerome Bonnafont Frantziak Espainian duen enbaxadorea ere izango da.