Politika -

Diputatuen Kongresua

'Inork ez du Eurogunetik kanpoko Katalunia independente pobrea merezi'

"Legea beteko dut eta ez dut Katalunian galdeketa egiteko baimenik emango', ohartarazi du Mariano Rajoy Espainiako presidenteak Gobernuaren kontrol saioan.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Rajoy: 'Ez dut Europar Batasunetik eta eurotik kanpo Katalunia nahi'

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak asteazken honetan ohartarazi duenez, legea beteko du eta ez du Katalunian galdeketarik egitea onartuko. Are gehiago, "inork ez du merezi Eurogunetik kanpoko Katalunia independente pobrea".

"Nik ez dut Europar Batasunetik, Eurogunetik, Nazio Batuen Erakundetik (NBE) eta Nazioarteko Hitzarmenetatik kanpo geldituko den Katalunia txiroa nahi, eta horra eraman nahi gaituzte zenbaitek proposatzen duten horrek. Ez du inork horrelakorik merezi, ezta zuk ere, Bosch jauna", erantzun dio Mariano Rajoyk Alfred Bosch ERCk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileari asteazken honetan egiten ari diren Gobernuaren kontrol saioan.

Semaforoa berde jartzeko eta azaroaren 9an Katalunian galdeketa egiteko baimena emateko eskatu dio Boschek Espainiako Gobernuari: "Semaforoa gorri mantentzen tematuta jarraitzen duzu, baina jar ezazu semaforoa berde". "Milioika pertsona daude zuk diskoa aldatzeko zain, askatasun osoko eta demokrazia osoko garai baten zain", azaldu du. Halaber, PPren Gobernuaren jarrerak "istripua" eragin dezakeela ohartarazi du.

"Azaroaren 9an bozkatzera joango gara eta lasaitasunez egingo dugu, bozkatzeak ezin baitu legez kanpoko ekintza izan", nabarmendu du. Are gehiago, Rajoyk "kolektiboaren etorkizuna erabakitzeko, bozkatzea da onena" esan zuenekoa ekarri du gogora diputatu kataluniarrak.

Bestalde, Kataluniaz espainiar guztiek erabaki behar badute, bozketa hori proposatzeko eskatu dio Espainiako presidenteari.

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak irmotasunez erantzun die Boschen eskariei, eta legea beteko duela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Kataluniako azken ordukoa Politika albisteak EB Rajoy berriak Kataluniaren independentzia Espainiako Gobernua bideoak Kataluniako prozesua zuzenean