Politika -
PPren erreforma
Justizia Unibertsalaren 12 auzi artxibatuko dituzte gaurtik aurrera
Jose Couso kamerariaren hilketa Iraken eta Ruandako eta Saharako genozidio kasuak dira artxibatuko direnetako batzuk.
Erredakzioa
Gaurtik aurrera, Auzitegi Nazionalak artxibatu egingo ditu justizia unibertsalaren bidez zabaldutako hamabi bat kausa.
Epaileek ofizioz itxiko dituzte auzi horiek, eta Fiskaltzaren edo aldeen eskaerak ez dira beharrezkoak izango.
Partidu Popularrak gehiengo osoa erabilita onartu zuen justizia unibertsalaren legea bertan behera uztea.
Jose Couso kamerariaren hilketa Iraken eta Ruandako eta Saharako genozidio kasuak dira artxibatuko dituzten kasuetako batzuk.
Espainiako Gorte Nagusiek iragan astean onartutako erreformaren baldintzak betetzen dituzten kasuak artxibatuko dituzte.
Hemendik aurrera, ezingo da salaketa baten bidez edota herri-akusazio baten bidez nazioarteko delitu bat Auzitegi Nazionalean epaitu. Fiskaltzak auzi horiek irekitzeko aukera izaten jarraituko du.
Ignacio Ellacuria jesuitaren hilketaren inguruan, Salvadorren, Eloy Velasco epaileak aldeei galdetu die auziarekin jarraitzea daukan. Kasu horretan, Salvadorreko 13 militar ohi inputatu dituzte.