Politika -
Altsasu
Dignidad y Justiciak Iheslarien ekitaldia debekatzea eskatu du ANean
Salatu duenez, ekitaldian "iheslariek egindako eta justizia espainiarrak epaitu ezin izan duen ekintza terroristak justifikatuko dituzte".
Erredakzioa
Dignidad y Justicia elkarteak Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak gaur Altsasun (Nafarroa) egingo duen ekitaldia debekatzeko eskatu du terrorismoa goratuko dutelakoan, Auzitegi Nazionalean jarritako salaketa baten bidez.
Salatu duenez, "ETAko iheslarien aldeko ekitaldia da eta bertan haiek ETAn egindako egindakoa ospatu, gogoratu eta omenduko dute".
Gaineratu duenaren arabera, ekitaldian iheslariek egindako eta justizia espainiarrak epaitu ezin izan duen, ihes egin dutelako, ekintza terroristak justifikatuko dituzte".
Dignidad y Justiciak gogorarazi egin ditu, halaber, auzitegiek emandako epaiak antzeko beste ekitaldi batzuetan.
Herrirak 2012ko abuztuaren 18an deitutako ekitaldia eta "Euskal Presoak Euskal Herrira. Euren eskubideen jabe" lelopean 2010eko urtarrilaren 2an deitutako manifestazioa jarri ditu adibide gisa elkarteak.
Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboko bozeramaleek (egindako delituek preskribatu dute) agerraldia egingo dute gaur, epaiketatik libre daudenen itzulera prozesuaz hitz egiteko.