Politika -

Espetxe-politika

Gaixorik dauden preso ohiak: 'Hurbilketak bakegintzari lagunduko dio'

Gaixorik dauden eta 70 urte baino gehiago dituzten ETAko preso ohiek, egungo espetxe-politika salatu dute eta gogora ekarri dute azken urteotan 23 preso hil direla espetxeetan.

'Parot doktrina' baliogabetu ostean libre geratutako presoek Durangon egin zuten agerraldia. EiTB
'Parot doktrina' baliogabetu ostean libre geratutako presoek Durangon egin zuten agerraldia.
'Parot doktrina' baliogabetu ostean libre geratutako presoek Durangon egin zuten agerraldia. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) banaka eta legearen baitan Zaballako espetxera ekartzeko eskaera-prozesuari babesa eman diote gaur gaixorik dauden eta 70 urte baino gehiago dituzten preso ohiek.

Sakabanaketaren amaierak "bakea eta askatasuna" lortzeko bidean aurrera egiten jarraitzea suposatuko lukeela iritzi diote.

Marilo Gorostiagak eta  Domingo Aizpuruak egin dute adierazpenaren irakurketa, gazteleraz eta euskaraz, hurrenez hurren.

"Estatu espainiarrak eta Estatu frantsesak bitarteko ugari erabiltzen dituzte presoak suntsitzeko, hala nola, sakabanaketa, bakartzea, erasoak eta senideen kontrako zigorrak", salatu dute.

"Egungo espetxe-politika bi estatuen mendeku nahia asetzera eta euren helburu politikoak lortzera bideratuta dago", azpimarratu dute.

Ildo horretan, gogoratu dute azken urteotan 23 preso hil direla espetxeetan, horietako hiru azken urtean. "Horixe da Espainia eta Frantziaren politikaren ondorioa", erantsi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea