Politika -
Nafarroako gobernuko krisia
Ez duela dimitituko esan du Roberto Jimenezek (PSN)
'Kontzientzia garbi' duela baieztatu du eta ‘Nafarroako egoera jasangaitza’ dela gogoratzearekin batera hauteskundeak aurreratu beharra nabarmendu du berriz ere.
Erredakzioa
Roberto Jiménezek, PSNko idazkari nagusia, 'kontzientzia garbi' duela esan du eta bere alderdiakegin behar zuena egin duela 'Nafarroako egoera jasangaitza' delako. Horri helduta, hauteskundeak aurreratu behar direla gogoratu du eta ez duela dimitituko.
Nafarroako Parlamentuko plenoa hasi aurretik egin dituen adierazpenetan 'laur urtez PSNko idazkari nagusia izateko aukeratu zutela' esan du eta berak 'Nafarroako sozialismoak defendatu duena defendatu duela' gaineratu du. 'Hauteskundeen beharra aldarrikatzen jarraitzen dugu eta zentsua mozioa horretarako instrumentu bat besterik ez zen'.
'Erabakiak hierarkikoki hartzen dituen nagusia da eta bere gain egiten dituena', adierazi du PSNren eta PSOEren arteko harremanari buruz. 'Kontzientzia oso garbi daukat egin behar genuena egin dugulako', gaineratu du.
PSNko eskualdeko exekutiboak asteazkenean egindako bileran Nafarroako egoera aztertu zutela esan du eta 'konplikatua izaten jarraitzen duela' adierazi du. Horregatik, 'maiatzaren 25ean hauteskundeak egin behar direla' uste dute.
Alfredo Pérez Rubalcabarekin joan den astean izandako bilerari buruz galdetuta 'beti bezala' elkarrizketa 'zintzoa' izan zutela esan du. 'Egoera aztertu genuen eta jarraitu beharreko bidea zehaztu genuen nahiz eta oraingo honetan ezberdintasun adierazgarria eta publikoa izan dugun'
Dimitituko ez duela adierazi ostean 'aldaketarako apustuak bere horretan' jarraitzen duela esan du.'Inoiz ez dugu Bildurekin gobernatzea pentsatu eta zentsura mozioaren alde bozkatzen bazuten hauteskundeak egiteko izango litzateke'.
Zentsu honetan esan du 'Bilduren kontua itxita dagoen kontua da' eta 'aldaketa gauzatzeko eredu progresista duten beste alderdi batzuekin adostu beharko dutela' adierazi du.