Politika -

Eskaerak

Presoak, Espetxe Zuzendaritzak eskaerak jaso izana baieztatzearen zain

Espetxe Zuzendaritzak eskaerak jaso izana noiz baieztatuko zain daude presoen abokatuak. Barne Ministerioak dio legea beteko dutela.

Espetxe politikan aurrera pausoak emateko garaia dela aldarrikatu du EH Bilduk

1:08

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko presoek Euskal Herriko kartzeletara gerturatzeko eskariak abiatu ondoren, Espetxe Zuzendaritzak eskaera horiek jaso izana noiz baieztatuko zain daude presoen abokatuak. Izan ere, gaixo dauden presoek eta 70 urte baino gehiago dituztenek, banan-banan, Euskal Herriko kartzeletara ekartzea eskatu dute; kasu batzuetan, kartzelatik ateratzea ere.

Europa Press albiste-agentziako iturrien arabera, 16 dira guztira, eta presoek eskariak egin izana baieztatzearen zain ere badira abokatuak. Hala, presoek beraiek betetzen dituzte eskaerak, eta hala jakinarazten diete espetxeko zuzendaritzari eta abokatuei. Kartzelako buruek Espetxe Zuzendaritzari helarazi behar diote eskaera, eta Zuzendaritza abokatuekin jarri behar da harremanetan.

Zehazki, sei txandatan egingo dute presoak Euskal Herrira ekartzeko eskaera-prozesua.

Legea beteko dutela ziurtatu du Barne ministroak

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak asteazken honetan esan du ez duela eskaeren inguruko ziurtasunik; baina, edonola ere, une oro legea beteko dutela ziurtatu du. Hala, ministroak gogoratu du egindako kaltea aitortzea eta ETAtik bereiztea eskatzen duela legeak.

Ministroak adierazi duenez, Espetxe Zuzendaritzarekin hitz egin du, eta oraingoz ez dute eskaeraren inguruko ziurtasunik. Presoek zigorra non bete behar duten zehaztea espetxe administrazioaren ardura dela azaldu du Jorge Fernandez Diazek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea