Politika -

M11, hamar urte

EAJk biktimekiko elkartasuna adierazi du, 'direnak direla'

Barrenaren esanetan, orain 10 urte 'M-11ko sarraskian' ETA 'nola edo hala inplikatzen saiatu ziren, horrek etekin politiko handiagoa ekarriko zielako".

Hamargarren urteurrenean Madrilen egindako omenaldietako bat. EFE
Hamargarren urteurrenean Madrilen egindako omenaldietako bat. EFE
Hamargarren urteurrenean Madrilen egindako omenaldietako bat. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitor Esteban EAJk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaleak alderdi jeltzalearen biktimekiko "elkartasuna eta maitasuna" adierazi du, "direnak direla".

Iñaki Anasagastik, halaber, euskal herritarren "begikotasuna" azpimarratu du, terrorismoaren "krudeltasuna pairatu" duelako.

Esteban eta Anasagasti Martxoaren 11ko atentatuen biktimen omenez Madrilgo Almudenako Katedralean egindako elizkizunean izan dira.

Bestalde, Pernando Barrena Sortuko bozeramailearen esanetan, orain dela 10 urte, martxoaren 11n, Madrilen izandako sarraskian "ETA nola edo hala inplikatzen saiatu ziren, horrek etekin politiko handiagoa ekarriko zielako".

Barrenak atentatuen hamargarren urteurrena izan du mintzagai Info 7 irratian egindako elkarrizketa batean, eta ezker abertzaleak jasandako "kriminalizazioa" salatu du.

"Ur handi horietan, PPk gezur eta itxuragabetze kanpaina bat abiarazi zuen", Sortuko kideak esan duenez, eta "ezker abertzaleko kideen kontrako jazarpen basatia egin zuten".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea