Politika -

Hamargarren urteurrena

M-11: Biktimak elkarrekin, ahanzturaren kontrako aldarrikapenean

Biktimen elkarte guztiak izan dira Almudena Katedralean egindako hileta-elizkizunean. Oroimenaren Basoan, biktima bakoitzeko globo bana aireratu dute.

Espainiako agintari nagusiak izan dira M-11ko biktimak oroitzeko elizkizunean.
Espainiako agintari nagusiak izan dira M-11ko biktimak oroitzeko elizkizunean.
AVTren omenaldia M-11ko biktimei 'Oroimenaren basoa'n

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxoaren 11ko atentatuak izan zirenetik hamar urte igaro direnean, hileta-elizkizuna egin dute Madrilgo Almudena Katedralean, eta bertan, besteak beste, Espainiako errege-erreginak, Asturiasko printzesa, Elena infanta eta Mariano Rajoy Gobernuko presidentea izan dira.

Terrorismoaren biktimen elkarte nagusietako ordezkariak ere egon dira ekitaldian: Pilar Manjon M-11 Terrorismoaren Kaltedunak elkarteko presidentea, Angeles Pedraza Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidentea, Angeles Dominguez M-1

1ko Biktimei Laguntzeko Elkarteko arduraduna eta Mari Mar Blanco Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidentea.

Katedralera iristean, Juan Carlos erregeak Mariano Rajoy eta haren emaztea, Elvira Fernandez, agurtu ditu, eta, jarraian, biktimen elkarteetako arduradunengana joan da, bere babesa eta elkartasuna adierazteko. Erreginak, Letizia printzesak eta Elena infantak musu bana eman die.

Agurrak amaituta, Antonio Rouco Varela Madrilgo kardinal artzapezpikuak katedralera bidean lagundu die.

11M funeral hileta EFE

Azken zazpi urteetan lehen aldiz bildu dira aipatu biktimen lau elkarteak ekitaldi berean.

Agintari politiko ugari izan dira hileta-elizkizunean: Jesus Posada Kongresuko presidentea eta Pio Garcia Escudero Senatuko presidentea, Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroa, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa, Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren buruzagia, eta Kongresuko talde parlamentarioetako ordezkariak, besteak beste.

Ekitaldi hori dela eta, Almudenako Katedralaren inguruan ezarritako segurtasun-neurriak oso zorrotzak izan dira.

Pilar Manjon: "Trenetatik jaitsi ez den jende asko dago"

Pilar Manjon Terrorismoaren M-11 Terrorismoaren Kaltedunak elkarteko presidenteak esan duenez, "trenetatik jaitsi ez den jende asko dago", Madrilen 2004ko martxoaren 11ko atentatuetako biktimei babesari dagokionez.

Pilar Monjón EFE

"Trenetatik jaitsi ez den jende asko dago, baina pasatzen dena da egun hartan, 11n edo ia 12an jaitsi zirenei geuri baino gehiago entzuten zaiela, guri urtean behin entzuten gaituzte, martxoaren 11n", azaldu du Manjonek. Biktimen batasunaren alde egin du, eta terrorismo mota guztien aurka.

Omenaldi-ekitaldian biktima guztien izenak irakurri dituzte, eta irakurketan, besteak beste, honako hauek izan dira: Izquierda Unidako Cayo Lara koordinatzaile nagusia, Tomas Gomez Madrilen Alderdi sozialistaren idazkari nagusia eta Jaime Lissavetzky Madrilgo Udalean alderdi sozialistako bozeramailea.

Pedraza: "Zerbait gaizki egiten ari dira, biktimak bakarrik sentitzera igaro bagara"

Eguerdian, ekitaldi nagusia Erretiroaren Parkeko Oroimenaren Basoan egin dute. Dozenaka biktima, herritar eta ordezkari politiko elkartu dira bertan.

AVTk antolatutako omenaldian, biktima bakoitzeko globo bana aireratu dute. Globoak askatu ahala, biktimen izenak banan-banan aipatu dituzte.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa, Alberto  Ruiz-Gallardon Justizia ministroa, Soraya Rodriguez (PSOE), Rosa Diez (UPyD) eta Ana Botella Madrilgo alkatea izan dira, besteak beste.

Pilar Manjon M-11 Terrorismoaren Elkarteko presidentea ez da ekitaldian izan. Angeles Dominguez (M-11ko Biktimei Laguntzeko Elkartea) eta Mari Mar Blanco (Terrorismoaren Biktimen Fundazioa), berriz, bertan izan dira.

Angeles Pedrazak uste du "zerbait gaizki" dagoela, "biktimak erreferente moral izatetik bakarrik sentitzera pasa badira".

"Justizia ezinbestekoa da. Zerbait gaizki egiten ari dira, biktimak beren borrokan erreferente moral izatetik bakarrik sentitzera igaro badira", azpimarratu du.

"Liskarretarako eta gauzak elkarri aurpegiratzeko" eguna ez dela gogoratu die agintari politikoei, eta "terrorismoarekin amaitzeko" exijitu die, "inolako beldurrik gabe eta indarkeria edozeinena izanda ere".

El Pozo eta Santa Eugenia

Arratsaldean, El Pozon eta Santa Eugenian ere gogoratu dituzte biktimak.

El Pozoko ekitaldian Pilar Manjon M-11ko biktimen elkarteko presidentea izan da, auzokideen elkarteetako kideekin batera. Hainbat umek olerkiak irakurri dituzte eta loreak, argazkiak eta mezuak utzi dituzte biktimen omenez.

Santa Eugenian ere lore eskaintza egin dute, eta han ere izan dira auzokideen elkarteetako kideak, Manjon biktimen elkarteko ordezkaria eta agintariak, besteak beste. Minutu bateko isilunea egin dute. Batasuna nabarmendu du Rajoyk

M-11ko atentatuen 10. urteurrena ''denek elkarrekin'' gogoratu izana azpimarratu du Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak, ''helburua biktimak babestura sentitzea'' delako.

Senatuko korridorean egin dituen adierazpenetan, babesa ziurtatu die biktimei, ''bereziki'' beren familiei, ''egoera gertuen bizi dutenak direlako''.

''Espainiar guztien erabateko babesa izate jarraitzen dute eta jarraituko dute'', gaineratu du.

Rubalcaba: ''Gaur biktimak gogoratzeko eguna da''

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko buruan hitzetan, gaurkoa biktimak gogoratzeko eguna da, ''elkartasuna, maitasuna eta gertutasun'' mezua helarazteko eguna. Kongresuko korridoreetan egindako adierazpenak izan dira

Minutu bateko isilunea Kongresuan eta Senatuan

Diputatuen Kongresuak eta Senatuak minutu bateko isilunea egin dute astearte honetan, eta erkidegoetako parlamentuetan eta tokiko gobernuetan ere biktimak gogoratu dituzte.

Biktimen oroimenari heldu dio Botellak, ''ahaztea berriz ere hiltzea delako''

Ana Botella Madrilgo alkateak terrorismoaren biktimak gogoratzera deitu ditu herritarrak, biktimak ahaztea ''berriz ere hiltzea'' delako eta hiltzaileek aukera emango liekeelako ''berriz ere historia'' idazteko.

Minutu bateko isilunea, Europako Parlamentuan ere

Bestalde, Europako Parlamentuan minutu bateko isilunea egin dute M-11ko atentatuetako biktimen omenez.

"Gaur hamar urte bete dira bonba terroristek 191 pertsona hil zituztela", gogoratu du Martin Schulz Europako Parlamentuko presidenteak. "Ez dugu ahaztu. Gure oroimena haiekin guztiekin dago. Biktimen senideei eta atentatu krudel haietatik bizirik atera zirenei gure doluminak igortzen dizkiegu", erantsi du.

Amaitzeko, martxoaren 11ko atentatuak Europan inoiz izan diren erasorik odoltsuenak izan zirela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea