Politika -

Auzitegi Nazionala

Defentsak absoluzioa eskatu du 'Herriko Tabernen' epaiketan

Iñigo Iruin abokatuak argudiatu du epaiketan ez dela frogatu Herri Batasuneko kideak izateagatik akusatuak ETAkideak zirenik.

'Herriko Tabernen' auzian defentsak azken ondorioak aurkeztu ditu

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Herriko Tabernen' auziaren epaiketaren azken txanpan, defentsak azken konklusioak aurkeztu ditu astelehen honetan, eta akusatuen absoluzioa eskatu du Iñigo Iruin abokatuak.

Iruinek argudiatu du epaiketan ez dela frogatu Herri Batasuneko kideak izateagatik akusatuak ETA kideak zirenik. Halaber, abokatuak defendatu duenez, epaitegiak ezingo du Herri Batasuna erakunde terrorista deklaratu, HB, EH eta Batasuna ez direlako existitzen subjektu juridiko eta penal gisa. Hala, defentsak salatu egin du trikimailua egiten ari dela fiskala azken orduan.

Fiskaltzaren eskaera

Bestalde, ETAk 'Herriko tabernak' militante berriak aurkitzeko, armak aldi baterako gordetzeko edota balizko helburuen inguruko informazioa aztertzeko erabiltzen zituela berretsi zuen ostiralean Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak.

Vicente Gonzalez Mota eta Marcelo Azcarraga fiskalek 'Herriko Tabernen' auziko ondorioak jakitera eman zituzten joan den asteko saioan; fiskal horien iritziz, Herri Batasuna ETAren kontrolpean zegoen "frontea" zen eta, horren azpian, "Herriko Tabernen sarea zegoen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Epaiketak