Politika -

Krisia Nafarroan

Oposizioak PSN kritikatu du gobernu aukera oztopatzeagatik

Oposizioko alderdi parlamentarioek, PPNk izan ezik, PSN kritikatu dute "huts egiteagatik" eta Yolanda Barcina presidentearen aurkako zentsura-mozioak aurrea egitea ez uzteagatik.

Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusia, artxiboko irudian. EiTB
Roberto Jimenez
Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusia, artxiboko irudian. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oposizioko alderdi parlamentarioek, PPNk izan ezik, PSN kritikatu dute "huts egiteagatik" eta Yolanda Barcina presidentearen aurkako zentsura-mozioak aurrea egitea ez uzteagatik.

PPNk ere Nafarroako sozialistak kritikatu ditu, baina “zentsura-mozioa aurkezteko denbora amaitzen ari zela eta presarekin” erakutsitako “arduragabekeriagatik”. Horrek, Ana Beltran PPko bozeramailearen ustez, “egonkortasun instituzionalak gutxi inporta diela” erakusten du.

Parlamentuko Bozeramaile Mahaiaren amaieran, Bakartxo Ruiz Bilduko bozeramaileak batzuek “Nafarroari buruz ahoa bete hortz” ari direla kritikatu du, eta une berean “Madrilen aginduak jarraitzen” dituztela; “Madrilera joaten jarraitzen dute, nafarrek erabaki” behar dutena erabakitzeko, herritarrei galdetu gabe.

Sozialistek ikusiko dutela zer egiten duten esan ostean, UPNk eta PSNk “denbora honetan euren alderdiak ondo jartzen nahikoa” izango dutela azaldu du, “euren barne arazoak konpontzen saiatzen”.

Gainerakoek, adierazi duenez, “oso argi dute jarraitu beharreko bidea zein den”, eta aurretik dituzten erronkak zeintzuk diren, “neurri justuak eta eraginkorrak” proposatzea dakar, “Madrileko eskuinari eta Nafarroako eskuinari aurre” egitea, “gehiengo berri bat osatzea, UPNri aurre egiteko”.

Patxi Zabaleta Aralar-NaBaiko Parlamentuko bozeramaileak esan du maila instituzionalean PSNrekin duen harremanak "errespetu handikoa" izaten jarraituko duela, gainerako indar politikoekin izango den moduan, baina "besteak beste, nafarren erabakitzeko eskubidea bezalako politikaren proposamenak" babesten jarraituko duela nabarmendu du.

Manu Aierdi Geroa Baiko parlamentarioak PSNren erabakia kritikatu du, eta “haserre handia” eragin diola esan du, “aukera handiak sortu zirelako gai garrantzitsu baten inguruan, eta aukera horiek ez dira bete, hori oso larria da”, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea