Politika -

Krisia Nafarroan

PSOEk aitortu du erabakiak ez duela PSN 'indartu'

Bestalde, "oso zaila edo ia ezinezkoa" izango omen da sozialistek Yolanda Barcina Nafarroako presidentearekin akordioa egitea.

Oscar Lopez PSOEren Antolakuntza idazkaria. Argazkia: Efe
Oscar Lopez PSOEren Antolakuntza idazkaria.
Oscar Lopez PSOEren Antolakuntza idazkaria. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oscar Lopez PSOEren Antolakuntza idazkariak aitortu duenez, "nabarmena da" PSN ez dela "indartuta atera" Nafarroako krisiaren ostean, PSOEk PSNri Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentearen kontrako zentsura mozioa aurkeztea galarazi eta gero.

Buruzagi sozialistak 'Los Desayunos de TVE' saioan egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, PSNk ongi jokatu du Nafarroako politikaren "blokeoaren" eta "ustelkeriatik harago" Foru Erkidegoak bizi duen "egoera jasanezinaren" aurrean. "Egoera honi irtenbidea emateko bide posible guztiak aztertu dira", azpimarratu du.

Lopezen ustez, "desiragarriena" Yolanda Barcinak hauteskundeak aurreratzea litzateke. "Martxoaren 31 arteko epea du hauteskundeak deitu eta egoera desblokeatzeko", esan du, eta Bilduri esker agintean dagoena Barcina dela nabarmendu du.

Ituna UPNrekin

Horren harira, Lopezek azaldu du PSOEk Bildurekin bat ez egiteko erabaki zuela zentsura mozioa ez aurkeztea, baina Barcinarekin bat egitea ere "zaila edo ia ezinezkoa" dela aitortu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea