Politika -

Estatu mailako araudia

Eusko Jaurlaritzak helegitea aurkeztu du botiken koordainketaren aurka

Horrez gain, Jaurlaritzak osasun-txartel indibiduala arautzen duen dekretuaren aurka ere helegite bat aurkeztu du.

Koordainketa
Koordainketa
Koordainketa

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak bi helegite jarri ditu bi araudiren kontra, bata Osasun eta Farmaziako Sistema Nazionalaren Oinarrizko Zerbitzu Zorroaren Zuzendaritza Nagusiak onartutako koordainketaren kontra, eta bestea, osasun-txartel indibiduala arautzen duen irailaren 30eko 702/2013 Errege Dekretuaren aurka.

Herri Administrazio eta Justizia Sailak hedabideei igorritako ohar batean eman du helegiteen berri, Iñigo Urkulluren Gobernuak berraztertzeko eta erretiratzeko eginiko eskaerei Espainiako gobernuak muzin egin ondoren.

Ospitaletan gaixo kronikoei ematen zaizkien botikak gaixoek berek ere ordaindu behar dituztela xedatzen duen ebazpenaren kasuan, Gobernuak, gainera, badaezpada ebazpenaren aplikazioa indarrik gabe uzteko eskatu dio Epaimahaiari, etorkizunean aldeko epaia izanez gero ordaindu beharko liratekeen kalteak argudiatuta. .

Alde horretatik, Eusko Jaurlaritzak ohartarazi du koordainketa ezartzeak kalteak eragingo dizkiela osasun-sistema publikoko gaixoei, tratamendu farmakologikoen jarraipenean dituen eraginak kontuan hartuta, bertan behera uzteagatik, eta segimendu eskasagoa egiteagatik.

Errekurtsoaren funtsari dagokionez, berriz, Jaurlaritzak uste du, lehenik, Osasun eta Farmaziako Sistema Nazionalaren Oinarrizko Zerbitzu Zorroaren Zuzendaritza Nagusiak ez daukala neurri hau emateko eskumenik, ba-batean erabiltzaileari ekarpen bat egitea exijitzen dion farmazia-espezialitateak finantzatzeko sistema berri bat delako. Beraz, maila juridiko handiagoko arau baten bidez arautu behar litzateke hori.

Horrez gain, Jaurlaritzak uste du Espainiako Gobernuak bere eskumenetatik harago abiatu dela OTI berriak zer forma eta ezaugarri teknikoak izan behar dituen arautzean.

Espainiako gobernuak hain zorrotz arautu duenez hori guztia, ez du zirrikiturik utzi Eusko Jaurlaritzak bere behar operatibo eta antolamendukoak garatzeko.

Hori dela eta, Jaurlaritzak gogorarazi du Euskal Autonomia erkidegoarena dela Osasun Txartel Indibiduala jaulkitzeko eskumena eta Espainiako Gobernuak hain neurrigabe jokatuta bere oinarrizko legeak erre urratzen dituela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Gizartea albisteak Medikuntza albisteak Sendagaiak albisteak Farmazien albisteak Espainiako Gobernua albisteak