Politika -

EAE-ko PP-ren Kongresua

Lau emakumek Rajoyren hitzaldia moztu dute, abortuaren aldeko oihuekin

PPko konpromisarioek 'Bai bizitzari' oihukatuz erantzun dute.

Lau emakumek Mariano Rajoyren hitzaldia eten dute.
Lau emakumek Mariano Rajoyren hitzaldia eten dute.
Abortuaren aldeko oihuekin Rajoyren hitzaldia moztu dute lau gaztek

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau neska gaztek Mariano Rajoy Espainiako presidente eta Alderdi Popularreko buruzagi nagusiaren hitzaldia eten dute, Abortuaren Legearen kontrako oihuak eginez. Euskadiko Alderdi Popularrak Kongresua egin du asteburu honetan Donostiako Kursaal jauregian, eta Rajoy bera izan da Kongresua ixteko arduraduna.

Jendartean eserita zeuden, hain zuzen ere, bosgarren lerroan eta aurpegia gorriz margotuta zuten. Rajoy hitz egiten hasi denean aulkietatik altxa eta "Abortua legez kanpokoa, estatuaren indarkeria" eta "Gure gorputza, gure erabakia" leloak oihukatu dituzte. Protesta egin dutenek akreditazioa zeukaten.

PPko konpromisarioek "Bai bizitzari" oihukatuz erantzun dute.

Minutu batzuen ondoren, Segurtasun zaindariek Kursaaletik atera dituzte. Protesta horren ondotik, Rajoyk hizketan jarraitu du gertaerari inolako aipamenik egin gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea