Politika -

Hegaldia

Rajoy arazo teknikoa izan duen hegazkinean itzuli da Espainiara

Matxuraren berri izan eta gero, Madrildik beste hegazkin bat aireratu da, baina azkenean ez dute erabili; izan ere, Gobernuko presidentea hegazkin berdinean bueltatu da.

Mariano Rajoy, Espainiako Gobernuko presidentea. EFE
Mariano Rajoy
Mariano Rajoy, Espainiako Gobernuko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernuko presidentea Espainiara itzuli da Armadako Falcon 900 hegazkinean. Aireratu eta minutu gutxira hegazkinak Dublineko aireportura bueltatu behar izan zuen. Hegazkinak arazo teknikoak izan ditu, baina beste hegazkin bat bidaltzea ez da beharrezkoa izan.

Matxura abisua konpondu eta gero Rajoyren hegaldia 20:00etan abiatu da Dublinetik, eta 22:00etan Madrilera heldu da. Matxuraren berri izan eta gero, Madrildik beste hegazkin bat aireratu da, baina azkenean ez dute erabili, Defentsa Ministerioak baieztatu duenez.

Gobernuko presidentea Dublinetik Madrilera eramaten ari zen Espainiako Aire Indarren hegazkinak itzuli egin behar izan du Dublineko aireportura, arazo tekniko batengatik, normaltasunez lur hartu du, Gobernutik jakitera eman dutenez.

Abioiak jazoera tekniko (matxuraren argi seinale bat piztu da) bat izan du aireratu eta minutu gutxira, horren ondorioz, pilotuek Dublinera itzultzea erabaki dute.

Rajoyk Europako PPko Irlandako Kongresuan parte hartu du; ostiral honetan amaitu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Rajoy