Politika -

Atxiloketa

Ibon Iparragirre presoa atxilotu dute Gizaburuagan

Etxean dago preso Iparragirre, gaixotasun larria duelako. Goizean atxilotu du Ertzaintzak, Gizaburuagako bere etxean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibon Iparragirre ETAko presoa atxilotu du gaur goizean Ertzaintzak, Gizaburuagan; etxean dago preso Iparragirre, arindutako espetxealdian, gaixotasun larria duelako. Etxeratek baieztatu duenez, Auzitegi Nazionalak aste honetan berretsitako ebazpenaren harira atxilotu dute; Auzitegi Gorenak Iparragirreri jarritako zigorra berretsi du,  asteon, Auzitegi Nazionalak.  Horren berri emateko atxilotu dutela uste dute senideek.

Etxean ari da bere zigorra betetzen preso ondarrutarra. Gaixotasun oso larria du, eta astero joaten da Ondarroako ertzain-etxera eta Basauriko kartzelara sinatzera. Konstituzioaren 92.  artikulua ezartzea exijitu du Etxeratek, gaixotasun larria eta sendaezina duten presoak aske uztea ahalbidetzen duena.

Iparragirre espetxeratzeko agindua "berehala" bertan behera uzteko eskatu du Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak; izan ere, "gaixotasun larri sendagaitza" zuelako kartzelatik atera zuten eta "bere egoera medikoa ez da aldatu".

Atxiloketa salatu du Barrenak agiri batean. Iparragirreri "bere etxera itzultzen" uzteko eskatu du, bertan "medikuek artatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea