Politika -

Bakea Euskal Herrian

Currinek gidatzen duen taldea Baionan da, Polizia aurrean deklaratzen

Nazioarteko Harreman Taldeko bost kide, tartean Brian Currin, deklaratzera deitu ditu Frantziak. Baionako polizia etxean dira.

Brian Currin abokatu hegoafrikarra Baionako komisaldegira sartzen. EITB.
Brian Currin abokatu hegoafrikarra. EITB.
Nazioarteko Harreman Taldeak ETArekin ez duela harremanik esan du

1:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Poliziak deklaratzera deitu ditu Brian Currinek gidatzen duen Nazioarteko Harreman Taldeko hainbat kide, tartean Currin bera ere, Lokarrik jakitera eman duenez. Terrorismoaren aurkako Pariseko epaitegi batek egin du galdeketa bideratzeko eskaera.

Arratsaldeko bostetan zuten hitzordua Baionako polizia etxean Currinek, Sylvia Casalek, Pierre Hazanek, Raymond Kendallek eta Alberto Spektorowskik, eta dagoeneko deklaratzen hasi dira.

Lokarrik esandakoaren arabera Nazioarteko Harreman Taldeko kideek "ez dakite zertaz galdetu behar dieten" baina "bertaratzeko asmoa dutela" esan dute.

Bost kide hauek ostegunean iritsi ziren Euskal Herrira bake prozesuari bultzada berria emateko asmoarekin. Nuala O' Loan ezin izan da gerturatu eta ez dute deklaratzera deitu.

Gaur bertan, Nazioarteko Harreman Taldeak Baionara joateko asmoa zuen elkarte ezberdinekin bake prozesuaren egoera aztertu eta prozesu honi indarra emateko bideak aurkitzeko.

Larunbatean, Bake Bideak eta Lokarrik antolatutako foroan parte hartuko dute. Nazioarteko aditu ezberdinak gerturatuko dira foro honetara. Guztien artean elkar bizitza eta bake prozesua aurrera eramateko eztabaida taldearentzat gomendioak adostuko dituzte. Foro honen beste helburu bat "bake prozesuan herritarren parte hartzea bultzatzea" izango da.

Nazioarteko Harreman Taldea

Nazioarteko Harreman Taldea 2010. urtean sortu zen eta Euskal Herriko bake prozesua "azkartu, erraztu eta gauzatzeko" helburua du. Horretarako gatazka eta bake prozesuetan adituak diren nazioarteko kideak bildu zituzten.

Hegoafrikako Currin abokatuarekin batera Nuala O´Loan ipar-irlandarra, 1985 eta 2000. urteen artean Interpoleko idazkari nagusia izan zen Raymond Kendall, Giza Eskubideetan aditua den Pierre Hazan irakasle suitzarra; Sylvia Casale kriminologo ingelesa, eta 2000. urtean Israelen eta Palestinaren arteko bake negoziazioetan parte hartu zuen Shiomo Ben-Ami dira taldea osatzen duten kideak.

Sortu zenetik hainbatetan bidaiatu du Euskal Herrira eta alderdi politiko eta kolektibo ezberdinekin elkarrizketatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea