Politika -
ETAren desarmea
PSE: 'Urkulluk gehiegizko babesa eman die egiaztatzaileei'
ETAren “desegitea” defendatzen dutela esan du Idoia Mendiak baina, bere hitzetan, nahitaezkoa da “amaiera ordenatua” egitea eta, horrenbestez, Gobernuaren eta Jaurlaritzaren arteko “elkarlana”.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakaria egiaztatzaileei babesa ematera Madrilera joan izana “gehiegizkoa” izan zela adierazi du Idoia Mendia PSE-EEko bozeramaileak.
Bestalde, Onda Cerori eskainitako elkarrizketan, gaur Euskadira datorren Jonathan Powellekin bere alderdiko inor batzartuko den ez dakiela esan du Idoia Mendiak. Urkulluk asteburuan Madrilera egin zuen bidaiari buruz, Mendiak esan du “oso zaila” dela “muga pertsonala eta muga politikotik bereiztea”. Hala ere, gogoratu duenez, Urkullu ez zen lehendakari gisa Madrilera joan.
Sozialistek ere ETAren “desegitea” defendatzen dutela adierazi du Idoia Mendiak baina, bere hitzetan, nahitaezkoa da “amaiera ordenatua” egitea eta, horretarako, “ezinbestekoa da” Espainiako Gobernuaren eta Jaurlaritzaren arteko “elkarlana”.
”Zuhurtziaz eta inteligentziaz aurre egin behar diote, baina Rajoyri arazoak mahai gainean pilatzea gustatzen zaio”, adierazi du.
Euskal herritarrak eta katalanak “gustura” egon ahal izateko Konstituzioa aldatzeko eskaerari buruz, Mendiak azpimarratu du sozialistek ere Konstituzioa aldatu nahi dutela, “baina ez inoren eskaerak asetzeko”. “Erkidegoen Estatuak emaitza onak eman ditu eta, orain, Konstituzio federalaren norabideari heldu behar diogu”, esan du.
Azkenik, Patxi Lopezen ordezkoa izatea ez duela inoiz pentsatu eta, horren harian, eskaerarik ere ez duela jaso azpimarratu du.