Politika -

Nafarroako Gobernua

UPNren esanetan, bere sinesgarritasuna 'erabat indartu da'

Ikerketa batzordeak behar zituen "arrazoia, zintzosuna eta indarra" itzuli dizkio Gobernuari bere zereginetan jarraitzeko, Sanchez de Muniain bozeramailearen esanetan.

Yolanda Barcina Nafarroako presidentea. Argazkia: EiTB
Yolanda Barcina Nafarroako presidentea. Argazkia: EiTB
Yolanda Barcina Nafarroako presidentea. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikerketa batzordeak egindako lanari esker, Nafarroako foru Ogasunean esku-hartze akusazioak "desagertzen joan dira", Nafarroako Gobernuaren aburuz, eta bere sinesgarritasuna "erabat indartu da".

Ikerketa batzordeak behar zituen "arrazoia, zintzosuna eta indarra" itzuli dizkio Gobernuari bere zereginetan jarraitzeko, Juan Luis Sanchez de Muniain bozeramailearen esanetan.

Zentsura mozio bat egiteko "norbaitek batzordea aitzakia bezala erabili nahi bazuen", "orain beste bat bilatu beharko du", esan du bozeramaileak izan litezkeen influentziak ikertzeko PSNk eta PSOEk Fiskaltzari egin dioten eskakizunari buruz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea