Politika -

Omenaldia

Buesa eta Diez gogoan, ETAk hil zituela 14 urte bete direnean

Lagun eta senideek lore-eskaintza egin dute Buesaren eta Diezen omenez Gasteizen jarritako monolitoan.

Buesari eta Diezi omenaldia, Gasteizen. Argazkia: EITB
Buesari eta Diezi omenaldia, Gasteizen. Argazkia: EITB
Buesari eta Diezi omenaldia, Gasteizen. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Buesa buruzagi sozialista eta Jorge Diez Elorza ertzaina ETAk hil zituela 14 urte bete dira gaur.  Lagun eta senideek lore-eskaintza egin diete Gasteizen,  ekitaldi zume batean.

2000ko otsailaren 22an hil zituen ETAk Buesa eta Diez, Gasteizen, auto-bonba bat leherrarazita. Haien omenez  jarri zuten monolitoan egin dute lore-eskaintza.

Zalantzarik gabe,   Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeak  ETAk desarmerako lehen urratsa eman duena iragarri izanak bereziki markatu du omenaldia, baina ekitaldian parte hartu dutenek, ez etxekoek ezta politikariek ere, ez dute adierazpenik egin nahi izan gai horren inguruan.

Alderdi politiko guztietako ordezkariak egon dira ekitaldian, guztiek jarri dituzte loreak monolitoan. PSE-EEk bidali du ordezkaritza zabalena, Patxi Lopez, Jose Antonio Pastor, Rodolfo Ares eta Txarli Prieto buru zirela.

Eusko Legebiltzarraren izenean, Barkartxo Tejeria izan da eta Arabako Batzar Nagusien ordezkari bezala, Juan Antonio Zarate presidenteak hartu du parte. Bertan izan dira, baita ere,  Txerma Urkijo Eusko Jaurlaritzako Biktimen Zuzendaritzako  aholkularia eta Aintzane Ezenarro Bakerako eta Elkarbizitzarako Idazkaritzako kidea.

Natividad Rodriguez Buesaren alargunak eta Begoña Elorza Diez ertzainaren amak jarri dituzte lehendabizi loreak, arrosa gorriak, monolitoaren ondoan.  Ondoren, parte hartu duten gainerakoek egin dute lore eskaintza, Imanol  abeslariaren doinupean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea