Politika -

Elkarrizketa

Quirogak Euskadiko PPn aldaketak nahi dituela onartu du Semperrek

Gipuzkoako PPko presidentearen hitzetan, alderdiak gizartearekin batera "aldatu" behar du. Quirogak Iñaki Oyarzabal idazkari nagusiaren ordezkoa erabakita duen ez dakiela adierazi du Semperrek.

Borja Semper Gipuzkoako PPren presidentea. Argazkia: EiTB
Borja Semper Gipuzkoako PPren presidentea. Argazkia: EiTB
Borja Semper Gipuzkoako PPren presidentea. Argazkia: EiTB

Eriz Lotina | eitb.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidenteak alderdian aldaketak egin nahi dituela onartu du Borja Semper Gipuzkoako PPren presidenteak, baina ez du izenik aipatu. Semperren esanetan, alderdiak gizartearekin batera "aldatu" behar du.

Semper Radio Euskadiko 'Ganbara' saioan elkarrizketatu dute. Quirogarekin Euskadiko PPren Kongresuaz mintzatu dela ez du ezkutatu Semperrek. "Aldaketaren bat izango da, baina garrantzitsuena Euskadin diskurtso propioa izatea da, gero eta euskal herritar gehiago erakartzeko", adierazi du.

Quirogak Iñaki Oyarzabal idazkari nagusiaren ordezko posiblea erabakita duen ez dakiela adierazi du Semperrek. "Erabakita ez badu, hautagai sorta bat izango du", azaldu du. Oyarzabalek karguan jarraitzeko gaitasun politikoa duela nabarmendu du PPko ordezkariak, "baina Alderdi Popularrean presidenteak erabakitzen du". "Alderdiak ordezkatzeko harrobia du", erantsi du.

Quirogarekin bilera

Gipuzkoako zuzendaritzako alderdikideei bere proiektua azaldu die gaur Quirogak. Organigraman aldaketak sartu nahi dituela azaldu die, kongresuaren ostean alderdiari "bultzada" emateko.

Gipuzkoako PPren kargudun nagusiekin ordu eta erdiko bilera izan du presidenteak. Martxoaren 7an eta 8an ezohiko kongresua egin behar du PPk Donostian. "Nahi duen alderdiaren inguruko azalpen zabala" eman du, alderdiko iturriek zehaztu dutenez.

Egiaztatzaileak

Bestalde, ostiralean agerraldia egin behar duten egiaztatzaileen papera baloratu du Semperrek. "Ez dakit konpartsak diren ala ez, baina ETAk eta ezker abertzaleak behar duten antzerki baten parte dira egiaztatzaileak, euren porrotetik ateratzeko beharrezkoak dituztelako", kritikatu du.

"Gertatu beharreko antzerki baten parte dira. Egiaztatzaileei errespetua zor diet, ez dira batere kaltegarriak", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea