Politika -

Krisia Nafarroan

Barcina: 'Hauteskundeak maiatzean egiteko probabilitatea % 99koa da'

Nafarroako presidentearen hitzetan, Ogasun sistemaren kudeaketaren inguruko eztabaida "amesgaizto handia" izaten ari da.

Yolanda Barcinak asteartean deklaratuko du

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Ogasun sistemaren kudeaketan ez dela "legearen aurkako erabakirik" hartu berretsi du gaur Yolanda Barcina presidenteak. "Inork ez du ezer lapurtu", gaineratu du.

RNE irrati kateari eskainitako elkarrizketan, Nafarroa "kaos" egoerara eramatea leporatu dio Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiari. Horrez gain, Parlamentuak sortu berri duen ikerketa batzordean "antzezlana" eskaini behar dutela nabarmendu du. "Hemen ez du inork ezer lapurtu eta inork ez du legearen aurkako erabakirik nahita hartu", esan du.

Hala ere, Roberto Jimenez sozialistak bere "ibilbide orriarekin" jarraituko duela ohartarazi du Nafarroako presidenteak, eta, horrenbestez, hauteskundeak maiatzean izateko aukerak "asko" direla nabarmendu du.

"Hauteskundeak maiatzean egiteko probabilitatea % 99koa da; beti dago % 1 bat kolokan, baina probabilitatea % 99koa da", adierazi du.

"Amesgaizto handia izaten ari da, baina egiaren alde egiteko indartsu nago", esan du Yolanda Barcinak. UPN alderdi "arduratsua" dela esan du Nafarroako presidenteak, eta "inoiz baino batuago gaude", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea