Politika -
Eztabaida
Bilboko Udalak frankismoko argazkiei buruzko adostasuna bilatzen du
Andoni Aldekoa alkatetzako ordezkari kontseilariak gainerako alderdiei "sentsibilitate historikoa" eta "memoria historikoa" izatea eskatu die gai honi buruz.
Erredakzioa
Bilboko Udala (EAJ) "ahalik eta adostasun handiena" lortzen saiatzen ari da oposizioko gainerako alderdiekin (PSE-EE, PP eta EH Bildu) "sentsibilitate historikoa eta Memoria Historikoaren Legea betetzeko" oinarrietatik EH Bilduk udaletxean jarritako frankismo garaiko alkateen argazkiak kentzeko eskaerak piztutako polemikari buruz.
Udaletik jakitera eman dutenez, Andoni Aldekoa alkatetzako ordezkari kontseilariak gainerako alderdiekin ahalik eta adostasun handiena lortzeko jarrera babestu du. Horiei EHUko ikerketa bat aurkeztu die; Bizkaiko hiriburuan izan diren alkate guztien biografia azaltzen da bertan.
Halaber, Aldekoak gainerako alderdiei “sentsibilitate historikoa” eta “memoria historikoa” izatea eskatu die gai honi buruz.
Iñaki Azkuna Bilboko alkateak udaletxetik "koadro bat bera ere" ez kentzeko asmoa zuela adierazi zuen ostegunean, "historia errespetatu egin behar delako", "molestatu" arren. Horrez gain, Bilduk "demokrazia lezioak" ematea baimenduko ez duela nabarmendu zuen.