Politika -

Krisia Nafarroan

Barcinak agerraldia egingo du 'Goicoechea auziko' ikerketa batzordean

Juan Jose Lizarbe sozialista izango da ikerketa batzordearen presidentea.

Antonio Hernando PSOEko Erkidego Politikarako eta Erakunde Harremanetarako Idazkaria
Antonio Hernando PSOEko Autonomia Politikarako eta Erakunde Harremanetarako Idazkaria. Argazkia: EFE
Nieves, Goicoechea eta Barcina deitu ditu ikerketa batzordeak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Jose Lizarbe PSNko burua izango da Lourdes Goicoechea presidenteordearen aurkako akusazioak ikertuko dituen batzordearen presidentea. Nafarroako Parlamentuak gaur goizean eratu du aipatu batzordea.

Talde guztiek babestu dute Lizarbe lantaldeko presidente izatea, UPN izan ezik (abstenitu egin da). Presidentea aukeratu ondoren, atsedenaldia egin dute taldeek, euren proposamenak prestatu ahal izateko.

Besteak beste, Idoia Nieves Ogasun saileko zuzendari ohia, Lourdes Goicoechea Nafarroako Gobernuko presidenteordea edota Yolanda Barcina batzordean agertzea eskatuko dute talde parlamentarioek.

Lantaldean parte hartuko duten ordezkariak nortzun izango diren ere erabaki dute: Carlos García Adanero eta Sergio Sayas (UPN), Pedro Rascon eta Juan Jose Lizarbe (PSN), Maiorga Ramirez eta Bikendi Barea (Bildu), Patxi Zabaleta eta Txentxo Jimenez (Aralar-NaBai), Ana Beltran eta Enrique Marin (PPN), Jose Miguel Nuin eta Txema Mauleon (Izquierda-Ezkerra) eta Manu Ayerdi (Geroa Bai).

Lanak hilaren 28an amaituko dira, eta, ondoren, baliteke PSNk zentsura-mozioa aurkeztea Yolanda Barcina gobernuburuaren aurka. Horren ondorioz, hauteskundeak aurreratu egingo lituzkete, maiatzera. Izan ere, oposizioak babestu egingo luke zentsura-mozioa.

Parlamentuko Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak erabakita, agerraldiak publikoak izango dira, agerraldiaren protagonistak pribatua izateko eskaera arrazoitua egin ezean. Azken hitza, dena dela, ikerketa batzordeak berak izango du.

Talde parlamentarioek sei agerraldi adostu dituzte. Besteak beste, Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak, Lourdes Goicoechea presidenteorde eta Ekonomia kontseilariak eta Idoia Nieves Foru Ogasuneko zuzendari ohiak egingo dute.

Lehen agerraldia Nievesek egingo du, ostiral honetan, 11:30ean. Astelehenean Goicoechearen txanda izango da (17:00), eta, asteartean, Barcinarena (10:00).

PSNren balizko zentsura-mozioak polemika piztu du Madrilen, sozialistek Bildurekin adostu dutelakoan.

Hori horrela, Juan Jose Lizarbe PSNko bozeramaileak nabarmendu du sozialistek ez dutela inorekin negoziatu, "ezta Bildurekin ere".

Bakartxo Ruiz Bilduko bozeramaileak "ustelkeria goratzea" egotzi dio UPNri, eta zentsura-mozioa aurkeztea eta hauteskundeak aurreratzea "herritar gehienen nahia" dela esan du.

Carlos Garcia Adanero UPNko bozeramailearen esanetan, "Bildu ezin da egon Gobernuan, minutu bakar bat ere".

Bestalde, Javier Morrás Nafarroako Gobernuko Justizia kontseilariaren hitzetan, bateragarria da Lourdes Goicoechea Ekonomia kontseilaria eta enpresa pribatu baten administratzailea izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea